Urumea Berriko mus txapelketaren bigarren edizioa gaur jokatuko da

Kronika - Erredakzioa 2025ko api. 4a, 00:00

32 bikote arituko dira nor baino nor gehiago, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Astigarragak berriro ere musaren emozioa biziko du gaur, 18:00etatik aurrera. Urumea Berri elkarte gastronomikoak bere Mus Txapelketaren bigarren edizioa biziko du, pasa den urtean estreinakoz jokatu ondoren. Txapelketak karta-joko tradizional honen zaleak bilduko ditu, lehiaketa eta giro ezin hobeko arratsalde bat eskaintzeko bertaratutakoei.

Txapelketa 4 Erregeko modalitatean jokatuko da, 30 jokotako hiru partidarekin. Izenematearen prezioa bikoteko 20 eurokoa da, eta gehienez 32 bikote onartuko dira. Parte hartu nahi dutenek WhatsAppez idatzi edo deia egin dezakete 635 700 049 telefono zenbakira. 

Sari erakargarriak prestatu dituzte irabazleentzat: Txapeldunek txapelak, bi Magnum Crianza Viña Real botila, bi txuleta eta bi txorizo irabaziko dituzte; azpitxapeldunek trofeoak, bi Crianza Loriñón botila, lau xolomo eta bi gazta-zati; eta hirugarren saria izango dira bi Verdejo botila, bi txorizo eta bi gazta-zati.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!