Kronikaren 25garren urteurreneko bertso jaialdia bihar izango da, 19:00etan, Astigarragako Erribera kulturgunean. Agin Laburu, Andoni Rekondo, Maialen Lujanbio, Unai Agirre eta Jexux Mari Irazu bertsolariak arituko dira, berezia eta indartsua izatea espero den punta-puntako saioan. Gai-jartzaile lanetan, gainera, Aritz Zerain izango da.