Erribera kulturgunean haurrekin heriotzaz hitz egiteko hitzaldia izango da gaur, arratsaldeko 18:30etan. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkarteak eta Astigarragako Udalak elkarlanean antolatu dute.
Hitzaldiaren helburua haurrekin heriotzaz hitz egiteko zenbait gako ematea izango da, eta horretarako, Miren Ros gonbidatu dute.
Prebentzioan oinarrituta, «heriotzaren pedagogia» egingo dela azaldu dute. «Helburua da familiei baliabideak ematea eta trebatzea seme-alabekin heriotzaz naturaltasunez hitz egiteko». Adituen ustez, heriotza ezberdin bizitzen da haurtzaroan eta «garrantzitsua da haurrak dolu prozesuetarako prestatuta egotea».
Saioan parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea, 95 442 832 edo 943 335 064 telefonoetara deituta edota, euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus eta gurasoelkartea@astieskola.eus-era mezu bat bidalita.