Apirilaren 7an eskainiko da hileko aholkularitza juridikoa, emakumeentzako. Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitarte izango da, eta hitzordu bakoitzak ordubeteko iraupena izango du gehienez. Apuntatu nahi duenak, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko du derrigorrez, Astigarragako Emakumeon Etxean bertan, emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera mezu bat bidalita edota 648 41 71 57 telefono zenbakira deituta. Zerbitzua konfidentziala dela gogoratu du Udalak, baita doakoa eta pertsonalizatua. Hau da, bakoitzaren egoera zehatzak aztertuko dira, emakumeek dituzten eskubideak eta horiek bermatzeko bide egokienak zeintzuk diren adieraziz.