Hondarribian jokatuko du gaur Mundarroko gizonezkoen Gipuzkoako 1go mailako taldeak

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 29a, 00:00

Fase gorabeheratsua izaten ari da Mundarroko mutilen 1go mailako taldearentzat, baina hirugarren postua mantentzen dute momentuz. Gaur arratsaldean, 19:00etan hasita, aurkari zuzen baten kantxan jokatuko dute astigartarrek, Hondarribiaren aurka. Azken partiduan porrot mingarria jaso zuen Mundarrok, eta garaipenen bidera itzuli nahi du gorantz begira jarraitu ahal izateko. Etxeko taldea, berriz, Bosteko Irauli talde gogorraren aurka irabaztetik dator, eta konfiantzaz gainezka egingo diote aurre gaurko partiduari. Mundarrok irabaziko balu, zulotxoa irekiko luke sailkapenean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!