Urumeaberriko mus txapelketarako izenematea zabaldu da

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 29a, 00:00

Apirilaren 4an jokatuko da 18:00etan hasita eta gehienez 32 bikote onartuko dira 635 700 049 telefono zenbakian.

 

Astigarragak berriro ere musaren emozioa biziko du apirilaren 4an, ostirala, 18:00etan. Urumeaberri GKE elkarte gastronomikoak bere Mus Txapelketaren bigarren edizioa biziko du, pasa den urtean lehenengo txapelketa jokatu eta gero. Txapelketak karta-joko tradizional honen zaleak bilduko ditu, lehiaketa eta giro ezin hobeko arratsalde bat eskaintzeko bertaratutakoei.

Txapelketa 4 Errege modalitatean jokatuko da, 30 jokotako 3 partidekin. Izen-ematearen prezioa bikoteko 20 euro da, eta gehienez 32 bikote onartuko dira. Parte hartu nahi dutenek WhatsApp-a bidali edo deia egin dezakete 635 700 049 telefono zenbakira.

 

Aurreneko hiruentzat sari bikainak banatuko dira

Urtero bezala, antolatzaileek sari erakargarriak prestatu dituzte irabazleentzat: Txapeldunek txapelak, bi Magnum Crianza Viña Real botila, bi txuleta eta bi txorizo irabaziko dituzte.

Azpitxapeldunek trofeoak, bi Crianza Loriñón botila, lau solomo eta bi gazta-zati eramango dituzte etxera. Hirugarren saria: bi Verdejo botila, bi txorizo eta bi gazta-zati izango dira.

Auzotarren eta antolatzaileen esanetan: «Txapelketa hau aukera paregabea da Urumeaberri GKEren giroaz eta harrera beroaz gozatzeko, eta, noski, musaren trebetasunak erakusteko. Ez galdu aukera eta eman izena lehenbailehen!».

Auzo bizitza eta giroa sustatzeko bidean mus txapelketak garrantzia hartu du eta auzotarren artean giro bikaina sortzen da. Bizitza da auzoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!