Egun osoko festa prestatu du Ergobi Gastronomi Kultur Elkarteak, bihar, Ergobi auzoan bertan. Euskal Jaia izango da, goizeko 11:00etan hasita, makina bat ekintzarekin. Goikoetxea familiako txalapartariek emango diote hasiera jaiari, eta jarduera gastronomikoak izango dira segidan: sukaldaritza ikastaroa, eta jatorrizko deiturako sagardoen eta elkartekideek prestatutako jakien dastaketa. Ondoren, 15:30etan, Apaxi ipuin kontalariaren saioa izango da, eta herri kirolei egingo diete tartea 18:15etatik aurrera. Eguna borobiltzeko, 3zur musika taldeak eskainiko du kontzertua 19:30etan. Gainera, egun osoan zehar izango da kupeletako sagardoa dastatzeko aukera, eta DJ Etok jarriko du musika.
EGITARAUA
ERGOBIKO EUSKAL JAIAK
MARTXOAK 30
11:00 Jaiaren hasiera, txalaparta Goikoetxearen eskutik.
11:00 Txorixo pintxo bat eta sagardo ezberdinak kupeletik dastatzeko aukera.
11:45 Hur Astarbe sukaldariak emaniko sukaldatze kurtsiloa, Zurrukutuna eta txerri haragi gisatua nola presta daitezkeen sagardo erara.
13:00 Jatorrizko deiturako elkarteko sagardoen kata komentatua. Unai Agirre eta Mikel Garaizabalek gidatuta
BIHAR
14:15 Zurrukutuna eta txerri haragia gisatuta bazkaltzeko aukera, elkartekideek prestatuta.
15:30 Apaxi ipuin kontalaria, abenturaz betetako haur eta gazteentzako ikusizuna.
16:30 Elefante baten hezurren iñausketa, jesus Tapia antropologoaren eskutik.
18:15 Herri kirolak.
19:30 Musika 3zur taldearekin.