Kronikaren 25. urteurrena ospatzeko bertso saioa izango da apirilaren 4an Astigarragako Erribera kulturgunean (19:00). Egunkariaren ibilbidea kantuan errepasatuko dute bertsolariek, garai bateko eta egungo pasarteak gogora ekarriz.
Kronikarekin lotura izan duten eta duten bost bertsolari arituko dira kantuan: Unai Agirre, Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Agin Laburu eta Andoni Rekondo. Agirre eta Irazu proiektuaren sortzaileak dira, Lujanbio eta Laburu kolaboratzaile izandakoak, eta Rekondo kazetari lanetan dabil Kronikan. Saioa gidatzeko ardura Aritz Zerainek izango du.
Sarrerak, Kronikan eta Ikatzan
Bertso saiora joateko txartelak Kronikan eta Ikatza tabernan eskuratu daitezke. 10 euro balio du sarrerak, eta sobratuko balira, egunean bertan ere izango da erosteko aukera