Zurriola antzerki konpainia amateurrak Bernarda Klownaren Etxea antzezlana eskainiko du bihar, Erribera kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Euskeraz izango da, eta doakoa da sarrera. Ainhoa Aristizabal, Elena Bengoetxea, Ana Fernandez, Ana Gonzalez, Ana Saborido eta Uxue Errasti dira aktoreak, Joserra Fachadoren zuzendaritzapean.
Bernarda Albaren Etxea obraren bertsio bat da, klown estiloan landutakoa. Pertsonaiek bere esentzia gordetzen dute, baina klownaren eraginengatik, haunditu egiten dira, erotzen dira, eta muntai alai eta dibertigarri bat osatzen dute.