Astigarragako Odol Emaile Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie herriko odol emaileei eta bereziki azkenaldian intsigniak lortu eta merezi dituztenei. Horien artean bi astigartarrek berriki beraien garaikurrak eta diplomak jaso dituzte.
Aipamen berezia merezi dute Francisco Javier Ribero Beristainek eta Venancio Urrestarazu Barronek. Riberok Emaile Handia titulua jaso du 75 odol emate edo dohantzengatik. Urrestarazukzilarrezko intsignia eta diploma jaso ditu 25 dohantzengatik.
Astigarragako Odol Emaileen Ordezkaritzatik «eskerrak eman nahi dizkiegu beren odola eskuzabaltasunez ematen duten pertsona guztiei, eta horretan jarrai dezaten animatzen ditugu, jakina denez, beharrak areagotu egiten baitira eta odola ezin baita fabrikatu».
Abisatuko dute hurrengo estrakzioa noiz izango den eta jendea animatzen dute odola ematera.