Emanaldi berezia izango da gaur, Erribera kulturgunean: olerkaritza musikatua eskainiko dute Yolanda Arrieta idazleak eta Peru Galbete musikariak, arratsaldeko 18:30etan hasita. Arrietaren Etxe bat norberarena liburua izango dute ardatz, eta liburuaren atalak eta muina aurkeztuko dituzte, kantuak eta irakurketa ozena tartekatuz.