Ane Zapirain, bigarren Mailako Euskal Pentatloian garaile

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 22a, 12:38

Ane Zapirain, txingekin.

Minutuko aldea atera zion, Tolosako zezen plazan, Amalur Arbelaitz oiartzuarrari.

 

Ane Zapirain astigartarra bigarren mailako Euskal Pentlaoiko txapeldun izan zen Tolosako zezen plazan. Baten prezioan lau lehia ikusteko aukera izan zen. Emakumezkoetan, Ane Zapirainek, aurkaria izan zen Amalur Arbelaitz oiartzuarra baino minutu bat lehenago amaitu zuen proba, 15. minutu eta 59 segundoko denborarekin. Harriarekin, giza proban, aizkoran, txinga eroaten eta korrikan aritu ziren parte hartzaileak. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!