Maiatza

Olveira garaile, Euskadiko BTT txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 21a, 11:37

Junior mailako txapeldun geratu zen.

Sasoi betean zegoen Eneko Olveira txirrindulari astigartarra. Oiartzunen jokatutako Gipuzkoako eta Euskadiko BTT txapelketan, junior mailan lehenengo postua lortu zuen.

Euskadiko txapela lortzeaz gain, Espainiako Kopako sailkapenean lehenengo postua lortu zuen.

Proba berean, Elite mailan zortzigarren postuan helmugaratu zen Gari Arizmendi, eta Gipuzkoako Txapelketa irabaztea lortu zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!