Goxoa eta berezia izan zen Ergobiko Jaien hasiera. Festa giroari bidea egin aurretik, aurte hasieran hil ziren bi ergobitar gogoratu eta omendu zituzten: Ximon Goikoetxea txalapartaria eta Pepo Altuna zestapuntista. Haien senideek bota zuten txupinazoa, eta lore-sorta eta oroigarri bana eskaini zieten.
Gainera, Aritz Goikoetxeak eta June alabak (Ximonen semea eta biloba) jo zuten txalaparta, jaien hasiera iragarriz, Ximonek egin ohi zuen bezala.