Arrobitxuloko irisgarritasuna hobetzen duen proiektua gauzatu ondoren, hau da, auzotik Herri Eskola, kiroldegia edo udaletxea bezalako eraikinetara iristen den igogailua eraikita, ordu jakin batzuetan, batez ere, igogailuan jende asko biltzen da (batez ere ikasleak eta senideak). Horregatik, eta oinezkoentzako gune seguruagoa eta atseginagoa izan dadin, auzoaren sarrera urbanizatzeko lanak hasi ziren.