Uztaila

Robin Le Normand ergobiarrak Atleticon jokatuko du datorren denboraldian

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 23a, 09:04

Zurrumurru asko zabaldu ziren udaran ergobiarraren etorkizunari buruz, eta, azkenean, akordioa itxi zuen Atletico de Madrid taldearekin. 

Hauxe izan zen Kronikak uztailean argitaratutako albiste jolastia:

Robin Le Normand futbolari ergobiarrak auzoa utziko du Alemaniatik itzuli bezain pronto. Hedatutako azken informazioen arabera, Frantzian jaio baina bihotza Ergobian duen zentralak Atletico de Madrid taldearekin sinatuko du datozen egunetan. 

Halaxe iragarri du Fabrizio Romano kazetari entzutetsuak: «Robin Le Normand Atletico de Madrilera, bagoaz!». 

Bailaran momentu ederrak utzitakoa da Le Normand, pasa den urteko Ergobiako festetan txupinazoa bota ondoren.

Auzoko egunerokoan errotutako mutila badoa Espainiar Estatuko kapitalera. Ea bertan lortzen duen San Isidro festetan txupinazoa botatzea. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!