Apirila

Aurrekontu partehartzaileetan proposamenak aurkezteko fasea, amaituta

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 20a, 08:39

Jasotako eskuorrien irudia.

Astigarragako Udaleko aurrekontu partehartzaileen lehenengo fasea amaitu zen. Itxi ziren proposamenak aurkezteko epea, eta Udaletik zenbait datu argitaratu zituzten. 

Herritarrek aukera izan zuten 240.000 euro zertara bideratzea nahi zuten zuzenean adierazteko. Guztira, 50 eskuorri jaso ziren herrian zehar jarritako postontzietan, eta 101 formulario bete ziren internet bidez. Hortaz, 237 proposamen jaso zituen Astigarragako Udalak prozesuaren lehenengo fasean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!