Olerkaritza musikatua etzi, Yolanda Arrieta idazlearekin

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 24a, 00:00

Yolanda Arrieta, aurreko emanaldi batean. Argazkia: Iurretako Herri Biblioteka

Emanaldi berezia izango da asteazken honetan, Erribera kulturgunean: olerkaritza musikatua eskainiko dute Yolanda Arrieta idazleak eta Peru Galbete musikariak, arratsaldeko 18:30etan hasita. Arrietaren 'Etxe bat norberarena' liburua izango dute ardatz, eta liburuaren atalak eta muina aurkeztuko dituzte, kantuak eta irakurketa ozena tartekatuz. Gainera, parte hartzeko aukera izango dute bertaratuek. Saiorako gonbidapenak eskuragarri daude Erriberako liburutegian eta astigarraga.eus webguneko 'Sarrerak erosi' atalean. Joan den urtean argitaratu zuen liburua Arrietak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!