Astigarragako PSE-EEk herrian semaforoak jartzeko beharra berretsi du

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 22a, 00:00

Udal Talde Sozialistak ustez, badenak ez dira nahikoak herrian segurtasuna hobetzeko eta bermatzeko.

Astigarragako PSE-EEk berriro azpimarratu du beharrezkoa dela herrian semaforoak jartzea, bide segurtasuna hobetzeko. Astigarragako sarreran bi baden jartzeak ibilgailuen abiadura zertxobait murrizten laguntzen duen arren, udal talde sozialistaren ustez neurri horrek «argi eta garbi eskasa» izaten jarraitzen duela. «Semaforoak beharrezkoak dira».

Ildo horretan, alderdi sozialistak birritan aurkeztu ditu proposamenak semaforoak 2024ko eta 2025eko aurrekontuetan sartzeko. Hala ere, bietan, EH Bilduren gobernuak ukatu egin ditu udaltzaingoaren txostenetan oinarrituta.

Patxi Suarez bozeramaile sozialistak adierazi duenez, sozialistek «ez dugu etsiko Astigarragako herritar guztien segurtasuna bermatzeko ahaleginean. Semaforoak
jartzea beharrezko neurria dela uste dugu. Herritarren segurtasunarekiko konpromisoa berretsi nahi dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!