Egun osoko festa prestatu du Ergobi Gastronomi Kultur Elkarteak, martxoaren 30ean, bihar zortzi, Ergobi auzoan bertan. Euskal Jaia izango da, goizeko 11:00etan hasita, makina bat ekintzarekin. Goikoetxea familiako txalapartariek emango diote hasiera jaiari, eta jarduera gastronomikoak izango dira segidan: sukaldaritza ikastaroa, eta jatorrizko deiturako sagardoen eta elkartekideek prestatutako jakien dastaketa. Ondoren, 15:30etan, Apaxi ipuin kontalariaren saioa izango da, eta herri kirolei egingo diete tartea 18:15etatik aurrera. Eguna borobiltzeko, 3zur musika taldeak eskainiko du kontzertua 19:30etan. Gainera, egun osoan zehar izango da kupeletako sagardoa dastatzeko aukera, eta DJ Etok jarriko du musika.
EGITARAUA ERGOBIKO EUSKAL JAIAK MARTXOAK 30 11:00 Jaiaren hasiera, txalaparta Goikoetxearen eskutik. 11:00 Txorixo pintxo bat eta sagardo ezberdinak kupeletik dastatzeko aukera. 11:45 Hur Astarbe sukaldariak emaniko sukaldatze kurtsiloa, Zurrukutuna eta txerri haragi gisatua nola presta daitezkeen sagardo erara. 13:00 Jatorrizko deiturako elkarteko sagardoen kata komentatua. Unai Agirre eta Mikel Garaizabalek gidatuta. 14:15 Zurrukutuna eta txerri haragia gisatuta bazkaltzeko aukera, elkartekideek prestatuta. 15:30 Apaxi ipuin kontalaria, abenturaz betetako haur eta gazteentzako ikusizuna. 16:30 Elefante baten hezurren iñausketa, jesus Tapia antropologoaren eskutik. 18:15 Herri kirolak. 19:30 Musika 3zur taldearekin. |