Gloria Steinem-en inguruan, hitzaldia Erriberan gaur

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 21a, 00:00

Gloria Steinem judutar jatorriko kazetari eta idazle estatubatuarrari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur Skolastika elkarteko Josune Muñozek, 19:00etan, Erriberan. Matazak indarkeria matxistaren aurkako elkarteak antolatzen du. Steinem 60eko hamarkadaren bukaeran mugimendu feministaren erreferente eta emakumearen eskubideen aktibista izan zen, baita EEUUetako kazetaritzaren ikono. Martxoaren 27an, 18:30etan, bere bizitzan oinarritutako Las Glorias filma eskainiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!