50 emakumetik gora bildu ziren igandean, Irradaka dantzatzeko

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 19a, 00:00

Hirugarrenez eskaini zuten Irradaka dantza emanaldia, Astigarragan.

Giro goxoan egin zuten Irradaka dantza saioa astigartarrek, joan den igandean. Foru Plazan elkartu ziren, eta guztira berrogeita hamar emakumek baina gehiagok hartu zuten parte ikuskizunean. Beraz, erronka bete dute. Astigar Dantza Taldeak 50garren urteurrena ospatzen duenez, 50 emakume biltzea zen helburua, eta lortu dute. Hirugarren urtez jarraian, giro berezia eta magikoa sortu zen herriko plazan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!