Ipuin kontaketa bihar, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 18a, 00:00

'Panpinak Aitorrentzat' ipuin kontaketa saioa izango da bihar, Astigarragako liburutegian. Bi saio berdin eskainiko ditu Maite Franco ipuin kontalariak, lehenengoa 17:00etan eta bigarrena 18:00etan. 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzako izango dira saioak, eta guztira 30 haur bilduko dira gehienez, gurasorik gabe. Euskaraz izango dira saioak eta doan, gonbidapenak liburutegian edo online eskuragarri daude jada. Pertsona bakoitzeko, gehienez bi gonbidapen eskuratu ahal izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!