Oso giro berezia sortuko da gaur eguerdian, Astigarragako Foru Plazan. Hirugarren urtez jarraian, Irradaka dantzatuko dute herriko emakumeek, adin guztietakoek, eguerdiko 13:00etan elkartuta. Astigar dantza taldeak antolatuta, erronka jarri zuten aurtengo emanaldirako, taldearen 50garren urteurrena dela eta: 50 emakume elkartu nahi zituzten Irradaka dantzatzen.