Labur Bira zirkuitua gaur arratsaldean iritsiko da Astigarragara

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 14a, 00:00

Euskaraldiko giroa gaur iritsiko da Astigarragara. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, euskerazko film laburren Labur Bira zirkuituko proiekzioekin gozatzeko aukera izango da Erriberan. Sarrera doakoa izango da, eta euskal zinemagintzako azken hilabeteetan ekoitzitako laburmetraiak jarriko dituzte. Horien artean Ekain Irigoienen 'Europa' eta Enako Sagardoiren 'Betiko gaua'. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!