Familien arteko xake torneoak baditu garaileak

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 10a, 00:00

Jende ugarik hartu zuen parte txapelketan.

Hugo Rodriguez eta Inge Alvarez izan ziren Astigarragan jokatutako familiarteko txapelketako irabazleak.

Astigarragako familien arteko xake txapelketak baditu irabazleak. Hugo Rodriguezek eta Inge Alvarezek osatutako 'Pin y Pon' taldeak lortu zuen garaipena. Bigarren postuan geratu ziren Markel Dominguez eta Pedro Correo (Los Domingueros); hirugarren postuan Alex Rodriguez eta Juan Rodriguez (Dream Team); eta laugarrenean Serguo Lanz eta Hugo Lanz (Equipo Banana). Azken hauek astigartar onenen saria ere jaso zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!