11:00etan jarri zuten hitzordua Astigarragako Udaleko ingurumen sailetik, eta fin fin erantzun zuten herritarrek. Ordurako familia ugari bertaratu ziren Gobadarien parkera, atxur eta guzti, zuhaitzaren landaketa egitera.
Xabier Urdangarin alkateak hartu zuen hitza lehenik, eta ongietorria eman zien 2024an jaiotako haurtxo astigartarrei. Ondoren, udal ordezkariek banan bana eman zizkieten gurasoei euren umeen izenarekin bataiatutako zuhaixkak, parkeko belazean landatu zitzaten.
Arte gehixeagorekin aritu ziren batzuk, gutxiagorekin besteak, eta zuzenean arte gabe zenbait; baina, kontuak kontu, landatuta geratu ziren banatutako zuhaitz guztiak.
Zuhaitzik behintzat ez du faltako Astigarragak!