Gaur egingo diete ongi etorria 2024an jaiotako haur astigartarrei. Urteroko legez, Zuhaitz Egunaren bidez egingo dute ekitaldi sinboliko hau, Gobadarien ibai-parkean. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua bertan, txakurgune berriaren aldamenean.
92 haur jaio ziren Astigarragan iaz, eta haur horien etxeetara helarazi du parte hartzeko gonbidapena Udaleko Ingurumen sailak. Modu hontara, haur bakoitzaren izena duen zuhaitz bat landatuko dute parkean.
Jarduera ahalik eta azkarren egin ahal izateko, etxean aitzurra edo landaketarako aproposa den materiala duten familiei eramateko eskaera egin die Astigarragako Udalak.