Igandean ospatuko da zuhaitz eguna Astigarragan, haur jaioberriei ongi etorria emateko asmotan. Azken urteotan egin den bezala, eta 2024an Astigarragan jaio diren haurrei ongietorria emateko asmoz, udal ingurumen sailak zuhaitzaren eguna antolatu du igande honetan, martxoak 9, goizeko 11:00etan.
Landaketa Gobadarien ibai-parkean egingo da, txakurgune berriaren ondoan zehazki.
Bertan bilduko dira 2024an Astigarragan jaiotako haurrak eta haien senideak, haur bakoitzaren izena daraman zuhaitz bat landatzeko.
Udalak azaldu du, iaz 92 haur jaio zirela herrian, eta gonbidapena familia horien guztien etxeetara bidali dutela. Gonbidapenaz gain, landaketaren xehetasunak ere argitu dituzte gutun-azalean.
Egunean bertan, materiala eskura egonik ere, aitzurra duten familiei eramateko eskatu die Udalak «landaketa azkarrago egin ahal izateko».