Baiko enpresarekin kontratua sinatuta, otsailaren 2an egin zuen debuta Ekain Lizeaga esku pelotari astigartarrak, profesional mailan. Amorebietan jokatu zuen aurrenekoa, herrikide askoren babesarekin.
Bigarren mailako Binakako Txapelketaren partidua izan zen, eta Morgaetxeberria ordezkatu zuen astigartarrak, Alberdi II.arekin batera. 22-18 irabazi zuten, De La Fuenteren eta Bikuñaren kontra.