Bihar hasiko da Xake lehiaketa Astigarragan, guztira 30 bikoterekin

Kronika - Erredakzioa 2025ko mar. 1a, 00:00

Iazko arrakasta ikusita, aurten ez dute zalantzarik izan eta bigarrenez antolatu dute lehiaketa. Guztira 30 bikotek hartuko dute parte.

Bigarrenez ospatuko da familiarteko xake lehiaketa, Astigarragako Erriberan. Iazko arrakasta ikusita, ez dute zalantzarik egin Xake Klubeko kideek, eta bihar hasiko dute lehiaketa, 30 bikoterekin.

Igandea hautatu dute txapelketarako, Gipuzkoako Xake Liga erreferentziatzat hartuta. Guraso eta seme-alaba federatuak lehiaketa ofizialetik 'libratzen' direla aprobetxatuz, kirol-zientzia modu ludikoan bizi duten beste familia batzuekin bat egitea izango da biharko asmoa. Antolatzaileek azaldu dutenez, guraso batzuk azken egunotan euren haurrekin txapelketa prestatzen ibili omen dira, beraz, klubeko kideentzat helburua dagoeneko bete da.

«Guztiontzako lekua dago lehiaketa honetan, probatzera datozenak zein helburu serioagoarekin datozenak, guztiak dira ongi-etorriak», gogoratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!