Sareak ehuntzen, erresistentzia sortzen erakusketa izango da ikusgai Astigarragako Emakumeon Etxean, bihartik aurrera. Julia Costak eta Maren Lasak osatu dute, eta Donostiako Emakumeon Etxeari buruzkoa da erakusketa. 17:30etan egingo dute inaugurazio ekitaldia, eta autoreek aurkeztuko dute.