Erakusketa inauguratuko dute Emakumeon Etxean, etzidamu

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 24a, 00:00

'Sareak ehuntzen, erresistentzia sortzen' erakusketa izango da ikusgai Astigarragako Emakumeon Etxean, ostegunetik aurrera. Julia Costak eta Maren Lasak osatu dute, eta Donostiako Emakumeon Etxeari buruzkoa da erakusketa. Ostegunean bertan, arratsaldeko 17:30etan egingo dute inaugurazio ekitaldia, eta autoreek aurkeztuko dute. Hilabetez egongo da ikusgai, martxoaren 27ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!