Haurrentzako bertso-antzerki emanaldia gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 23a, 00:00

'Teilatupean' antzezlana eskainiko du Lankuk, 17:00etan, hainbat elementu uztartuz: bertsoak, txotxongiloak, koreografiak...

'Teilatupean' emanaldia izango da ikusgai gaur Erriberan, haurrentzako bertso-antzerki ikus­kizuna. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta «obra dinamikoa eta jostaria» da, hainbat elementu uztartzen dituena: bertsoak, koplak, txotxongiloak, argitzalen jokoak, koreografiak, objektuak... 

Sarrerak salgai daude astigarraga.eus atarian, eta saioa baino ordubete lehenago Erriberako lehiatilan: helduek 6 euro eta adin txikikoek 3 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!