Zita bikoitza asteartean, Astigarragako Plenoak

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 23a, 00:00

Lau gai landuko dituzte ohiko deialdian, 19:00etan; eta ezohiko bilera egingo dute segidan, desegindako batzorde informatiboen aktak onartzeko.

Etzi egingo du ohiko bilera Astigarragako Udaleko Plenoak, arratsaldeko 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bilkura laburra espero da, lau gai bakarrik baitaude jasota lantzeko: 2025eko ordenantza fiskaletan zuzenketa bat, udal etxebizitza tasatuen ordenantzan aldaketa bat, kale izendegiarekin lotutako proposamena, eta Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala, EH Bilduk aurkeztutakoa.

Baina Plenoa bukatutakoan, ezohiko bilera egingo dute areto nagusian bertan, desegindako batzorde informatiboen aktak onartzeko. Izan ere, urtarrileko Plenoan adostu zuten batzordeak desegitea, eta onartzeko pendiente zeuden batzorde horietako 11 akta, 2024ko iraila eta 2025eko urtarrila bitartekoak.

Tokiko Gobernu Batzarraren bilera, Plenoaren aurretik

Gainera, Plenoaren aurretik, ezohiko bilera egingo du Tokiko Gobernu Batzarrak, 18:30etan Alkatetzan. Bilera horretan, kon­tu ga­rrantzitsuak izango dituz­te ezta­baidagai: Astigarragan euskeraren erabilera susta­tzeko UEMAren 2025eko plana; euskeraren arloko egitasmoak garatzeko Buruntzaldeko 2025eko plana; 2024-2026 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa; Garapenerako Lankidetza Programaren 2024ko laguntzak; Matazak eta Astiko elkarteei bideratutako dirulaguntza izen­dunak; Errekalde-Lizardi eremuan familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko obra baimena; eta Ipintza Gurutzegain eremuan 12 etxebizitza, garaje eta trasteleku eraikitzeko obra baimena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!