A* Gazteak partehartze prozesuak, kultur etxe zaharra nerabe eta gazteentzako gune bilakatzeko helburuarekin, beste pauso bat emango du gaur eta bihar. Galdetegi bat eta bi saio egin dituzte nerabeen eta gazteen iritziak eta proposamenak jasotzeko, zer behar duten zehazteko, espazioak banatu eta antolatzeko, eta kudeaketa-eredua zehazteko. Lehenengo saioa, nerabeei zuzendutakoa, gaur izango da, 17:30etan Gaztelekuan. Eta bigarrena, gazteei zuzendutakoa, bihar egingo dute, 11:30etan kultur etxe zaharreko aretoan.