Urumeaberri Elkarte Gastronomikoak afaria barrikotearekin antolatu du gaurko. 20:00etan hasiko da festa, sagardo barrikotearekin. Menuak 23 euroko kostua izango du eta konpletoa izango da. Haurrentzako menua ere egongo da. Izena emateko ez da beharrezkoa bazkidea izatea, eta lekua erreserbatzeko 635 700 049 telefono zenbakira deitu behar da.