Aurreko asteko kolpeari buelta eman nahi dio Mundarrok, etxean irabazita

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 22a, 00:00

Astigarragako kiroldegira itzuliko da gaur Mundarroko Gipuzkoako 1go mailako mutilen taldea. Hondarribiari egingo diote aurre, eta pasa den asteko porrot gogorra ahaztea izango da helburua. Bigarren faseko bigarren partidua izango da astigartarrentzat, eta hirugarren postuan dauden arren (aurreko faseko emaitzak mantenduta), ez zaie erlaxatzea komeni. Mailari ahalik eta azkarren eustea da taldearen helburua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!