Baratza Feministaren proiektuaren barruan, Baratza eta osasuna hitzaldia eskainiko dute gaur, Astigarragako Emakumeon Etxean. Arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara izango da, eta Etxaldeko Emakumeak elkarteko kideak ere bertaratuko dira saiora. Hitzaldia publiko osoari zuzendutakoa da.