Lur Korta ipuin kontalaria izango da ostiralean Astigarragan, euskal ipuinak kontatzen. Liburutegian izango da, bi saiotan, lehena 17:00etan eta bigarrena 18:00etan. Bi saioak berdinak izango dira. Euskarazko ipuinak izango dira, 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, eta guztira 30 haur izango dira saioko, gurasorik gabe. Sarrera doan izango da, eta gonbidapenak jadanik eskura daude liburutegian eta udaleko webgunean.