Lanku Kultur Zerbitzuko kideek 'Teilatupean' bertso antzerkia eskainiko dute igandean, otsailak 23, Astigarragako Erribera Kulturgunean. Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide tartekatzen diren obra dinamikoa izango da, hala nola, txotxongiloak, argitzalen jokoak, objektuen manipulazioa edota koreografiak. Ekintza eszenikoaren bidez, gai ezberdinen inguruko galderak planteatuko diozkiote publikoari, hausnarketarako bidea irekiz.
Obra honetan, sorkuntza eta gidoi lanetan aritu da Iraitz Lizarraga, eta oholtzaren gainean Maren Basterretxea, Maite Aizpurua eta Uxue Alkorta. 55 minutuko iraupena duen obra familiarra da eskainiko dutena, 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzako.