Inauterien inguruko argazki erakusketa

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 17a, 00:00

'Euskal Herriko Inauteriak' argazki erakusketa ikusgai dago gaurtik aurrera, Astigarragako Erribera Kulturgunean. Erakusketan jaso dira Iñaki Vergarak egindako argazkiak, Altsasu eta Valcarlos-Luzaideko inauterietako mozorro eta pertsonaiak ikusteko aukera eskainiko duena. Astegunetan soilik egongo da zabalik erakusketa, goizeko 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00 bitarte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!