Afari berezia Urumeaberri Gastronomia Elkartean

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 17a, 00:00

Sagardo barrikotearekin antolatu dute afaria, eta menuak 23 euroko kostua izango du.

 

Astigarragako Urumeaberri Elkarte Gastronomikoak afaria barrikotearekin antolatu du ostiralerako, otsailak 21. Afari «berezia» izango dela aurreratu dute elkarteko kideek, eta auzokide guztiak animatu dituzte ostiral gaua elkarrekin igarotzera, mahai baten bueltan. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da festa, sagardo barrikotearekin. «Aukera ezin hobea izango da lagun artean gau gastronomiko batez gozatzeko».

Menuak 23 euroko kostua izango du eta konpletoa izango da: aperitiboa, bakailao entsalada epela, txahal-saiheskia parrillan pikillo piperrekin eta gazta intxaurrekin eta irasagarrarekin. Haurrentzako menua ere egongo da.

Izena emateko ez da beharrezkoa bazkidea izatea, eta lekua erreserbatzeko 635 700 049 telefono zenbakira deitu beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!