Kaldereroen konpartsak kalejira Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 17a, 00:00

17:30etan abiatuko dira kaldereroak kalejiran, eta ondoren, afaria ere antolatu dute Zipotza elkartean. 

 

Kaldereroen kalejira egingo dute astigartarrek larunbat honetan, otsailak 22, inauteriak datozela iragartzeko. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da kaldereroen konpartsa Ergobiako plazatik hasita. Herria alaitzen eta inauteriak iragartzen ibiliko dira kalejiran gora eta behera, Emakumeon Plazara iritsi arte.

Kalejiraren ostean, elkarrekin batera jarraituko dute festa, Zipotza elkartean afaria antolatu baitute. Gaueko 21:00etan hasiko da afaria, eta bertara joateko tiketak salgai daude Zipotza tabernan bertan, 25 euroren truke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!