Emakumeentzako aholkularitza, bihar

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 16a, 00:00

Hilean behin Astigarragako Udalak eskaintzen duen zerbitzua da, emakumeei aholkularitza juridikoa eskaintzen duena. Bihar izango da otsaileko saioa, arrratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitarte. Ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea, eta hau Emakumeon Etxean bertan egin daiteke. Zerbitzua konfidentziala, doakoa eta pertsonalizatua izango da. Gainera, arreta aurrez-aurrekoa da, eta aditu baten laguntza eta aholkularitza eskainiko dira, beti ere ikuspuntu faministatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!