«Odolaren beharra etengabea da, eta oraingoz, ezin da fabrikatu», hala mintzo dira odol emaile taldekoak. Bihar, otsailak 17, odola emateko aukera izango dute astigartarrek, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara bitarte. Nahitaezkoa da aurretiaz hitzordua eskatzea, beraz, bihar bertan goizeko 08:00etatik 14:30etara bitarte telefonoz deitzeko aukera izango da 943 007 884 zenbakira. Bestalde, www.gotatanta.eus helbidean ere eskatu daiteke zita. Erauzketa Erribera Kulturgunean bertan egingo da.
Herritarrak gerturatzeko deia zabaldu nahi dute emaileek: «Minutu gutxi batzuetan beste pertsona batzuei bizitza salba diezaiekegu» .