Bertsoklown saio berezia egingo dute gaur arratsaldean Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 15a, 00:00

Bea Egizabal klownak gidatuta, Bertsoklown saio berezia eskainiko dute gaur arratsaldean Erribera kulturgunean. Eli Pagola ereñotzuarra, Agin Laburu astigartarra eta Alaia Martin arituko dira kantuan. Gai xelebreak proposatuko dizkie Egizabalek bertsolariei, eta abiapuntu horietatik eraiki beharko dituzte bertsoak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!