Astigarragako Emakumeon Etxeak ez du San Valentin eguna ospatuko etzi, eta honen ordez, herriko Gazte Asanbladarekin elkarlanean gazteentzako tailerra antolatu dute: 'Maitasun erromantikoa? Ez eskerrik asko'. Goizeko 10:00etatik 12:00etara bitarte izango da tailerra, Emakumeon Etxean bertan.