'Sendabelarrak ezagutzen' hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 12a, 00:00

Astigarragako Emakumeon Etxeak Baratza Feministaren proiektua du esku artean, eta honi hasiera eman eta proiektua ezagutarazteko bi hitzaldi antolatu ditu. Lehena, gaur, otsailak 12, izango da: 'Sendabelarrak ezagutzen' izenburupean. Goizeko 09:30etan hasiko da hitzaldia Emakumeon Etxean bertan. Publiko osoari zuzendutako hitzaldiak izango dira biak, eta Etxaldeko Emakumeak elkarteko kideek ere hartuko dute parte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!