Afaria barrikotearekin Urumeaberri Elkartean

Kronika - Erredakzioa 2025ko ots. 12a, 00:00

Astigarragako Urumeaberri Elkarte Gastronomikoak afari berezia antolatu du otsailaren 21erako, ostirala, 20:00etan sagardo barrikotearekin. Aukera ezin hobea da lagunartean gau gastronomiko batez gozatzeko. Menuak 23 euroko kostua izango du, eta honako hauek barne hartuko ditu: mokadutxoa, bakailao entsalada epela, txahal-saiheskia parrillan pikillo piperrekin, gazta intxaurrekin eta irasagarrarekin. Gainera, haurrentzako menu bat egongo da. Izen ematea denentzat (ez da behar bazkidea izatea) zabalik dago whatsApp edo telefono bidez 635 700 049 zenbakian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!